Bizipenak

Aupa guztioi! 
Azkenean atal honetan idazteko pausoa ematera ausartu naiz. atal honek duen esanguraz ohartu arren, nire partetik, indar handia egin beharko dudala iruditzen zait, izan ere, nire hausnarketa eta sensazioak idazteak lan handia eskatzen dit. 

Otsailaren 10ko klasetik mareatuta atera nintzela onartu behar dut, arrazoia, paper- zorroaren esanahia ulertzea eta taldeko lanaren ezjakintasuna. Hala ere, egun argi dut gai honetan emango dugun dinamika eta espero dut atal honetan zer idatzia edukitzea. 

Martxoaren 1 da eta gaurko klasean nire iritzia aldatu dudan bideo bat ikusi dugu. Bideo horretan, Espainiako II. Errepublika(1933) garaiako eskolen jarduera mota azaltzen zen. Nire barnean, lehenoko eskolaz galdetzen zidatenean beti gogora etortzen zizaitena Frankismo garaiko eskola mota zen eta inoiz ez nintzen jarri beste ikuspuntutik begiratzen, hau da, Frankismoa hasi baina urte batzuk lehenagoko eskolak nolakoak ziren pentsatzen hasi. Baina pentsaera hori aldatu egin da gaurko bideo ikusi ondoren. Historian ikasi genuen II. Errepublikan hezkuntza mailan erreformak egin zirela, baina, ez erreforma horiek aldaketa handiak eta berriak izan zirela. Guzti honekin burura kantu bat etorri zait Macaco abeslariaren "Moving", izan ere, abesti horretan aipatzen du: Volver al origen no es retroceder, quizas sea handar hacia el saber!
Honekin esan nahi dudana da, askotan pentsatzen dugu Hezkuntzan aurrerapenak egin behar direla eta aurrerapen horiek gaurkotasunean begiratuz lortzen direla eta agian ez litzaiguke gaizki etorriko atzera begiratu, aztertu eta baliagarriak direnak hartu!!!! 

Maiatzeren 9a da Didaktikako azken aurreko klasean kokatzen naiz jada. Gaur arteko denbora azkar pasa zait, izan ere, Programazioa eta Unitate Didaktikoarekin buru belarri aritu gara eta artean Aste Santuak igaro ditugu.  Nire buruan, ideien nahasketa handiak izan ditut Programazioa eta Unitate Didaktikoari dagokionez.


Programazioari begiratzen badiot, hasiera batean ez nekien nola burutuko genuen eta irakaslearen azalpena entzun ondoren gai ez nitzela sentitzen nuen barnean. Pixkanaka ikusi dut hori ez dela horrela eta elkarlanean lana aurrera atera dugu. Baita ere, iruditu zait Programazioa dekretuari erabat loturik dagoela eta askatasunik ez dugula bakoitzaren ideiak azaltzeko. Azken batean, dekretuaren laburpen bat ikusten dut.


Unitate Didaktikoan nire lehenego sentsazioa programazioarekin edukitakoaren berbera izan zen. Ez nintzen gai ikusten Unitate Didaktikoa sortzeko eta horrek inpotentzia sentsazioa edukitzera bideratu zidan. Hala ere, gogotsu nengoen eta baita nire taldekideak, beraz, lanari ekin genion. Unitatean burutzen ari ginen bitartean nire inpotentziak joan egin ziren eta bertan, gure ideia propioak azaltzeko askatasun handiagoa zegoela ikusi nuen. Ondorioz, ikusi dut programazioa eta unitate didaktikoa dreketuari erabat loturiko jarduerak direla, baina, batean bestean baino askatasun handiagoa dagoela iruditzen zait, zure helburuak aurrera eramateko.

Azkenik didaktika orokorreko gaiean ohartu naiz klase bat burutu aurretik lan asko egin behar dela eta puntu asko jarraitu behar direla. Beraz, urrengo ikasturtean teorikoki egiten den lana praktikan nola gauzatzen den ikusteko irrikan nago!!!

3 comentarios:

  1. Aupa Nora, bide honetik zoaz horrela, baina pena eman dit hemendik ezin Makakoren abestia entzutea... Linkatuko duzu? MIlesker eta aurrera!!

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Kaixo Lorea!!
      ezarri dut linka Moving hitzean!!gustatuko zaizulakoan...

      Eliminar
    2. Moving all the people´s moving....eskerrik asko!

      Eliminar