viernes, 27 de enero de 2012

Ikasketa prozesuko bizipenak!!

Aupa Guztioi!!
Nire lehen sarrera denez nik biziriko ikasketak azalduko dizkizuet, modu honetan, hobeto ulertzeko aukera izango duzue!!!
2 urte bete gabe nintuela Irurako Ikastolan izan zen lehen kontaktua ikastolarekin! bertan, 5 urte arte egon nintzen eta oroitzapen positiboak ekartzen dizkit. Haur Hezkuntzako nire gela 12 haur ginenez elkarren arteko harremana oso estua zen(gaur egun oraindik estua da).

5 urterekin Anoetako Ikastolara joan nitzen, izan ere, garai hartan Iruran Haur Hezkuntza bakarrik zegoen. Anoetako Ikastolan 15 urte arte iraun nuen, hau da, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza bukatu arte!
Anoetako oroitzapenak alde batetik positiboak eta bestetik negatiboak dira. Lehen Hezkuntza garaikoak oroitzapen hobeak dira Bigarren Hezkuntzakoekin alderatuz, izan ere, Bigarrenean iskanbila handiak edukitzen nituen irakasle zehatz batekin eta horrek buruauste handiak sortzen zizkiten. 

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza bukatzean Batxilergoa egitera Tolosako Laskorain Ikastolara igaro nintzen. Pertsonalki eta Ikasketari dagokionez, aldaketa handia izan zen, bertan, jende berri ugari ezagutu nintuen eta, nahiz eta, klasean 13 izatetik 33 izatera pasa, oso giro ona zegoen klasikideen artean. ikasketari dagokionez, gorakada izugarria egin nuen eta horrek eragin du, gaur Haur Hezkuntzako gradua ikasten egotea!!!!!