Aupa Guztioi!!
Nire lehen sarrera denez nik biziriko ikasketak azalduko dizkizuet, modu honetan, hobeto ulertzeko aukera izango duzue!!!
2 urte bete gabe nintuela Irurako Ikastolan izan zen lehen kontaktua ikastolarekin! bertan, 5 urte arte egon nintzen eta oroitzapen positiboak ekartzen dizkit. Haur Hezkuntzako nire gela 12 haur ginenez elkarren arteko harremana oso estua zen(gaur egun oraindik estua da).
5 urterekin Anoetako Ikastolara joan nitzen, izan ere, garai hartan Iruran Haur Hezkuntza bakarrik zegoen. Anoetako Ikastolan 15 urte arte iraun nuen, hau da, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza bukatu arte!
Anoetako oroitzapenak alde batetik positiboak eta bestetik negatiboak dira. Lehen Hezkuntza garaikoak oroitzapen hobeak dira Bigarren Hezkuntzakoekin alderatuz, izan ere, Bigarrenean iskanbila handiak edukitzen nituen irakasle zehatz batekin eta horrek buruauste handiak sortzen zizkiten.

No hay comentarios:
Publicar un comentario