Aupa Guztioi!!!
Gaur ni irakasle izatean ze hezkuntza eremutan lana egiteko asmoa dudan azalduko dizuet!
Hasiera batean haur hezkuntzako gradua bukatzean nire asmoa ez da eskola batean irakasle aritzea, nire helburua aisialdi talde batean lana egitea da, beraz, hezkuntza ez-formalaren barruan. Nire iritziz, asialdi taldean izagarrizko lan bikaina egiten dute haurrekin eta esperientzia horiek bizitzea gustatuko litzaidake!!!
Horrez gain, nire pentsamenduetan ere badago haurrentzako ludoteka baten modukoa osatzea, horrenbestez, hezkuntza eremu ez-formalean arituko nintzateke!
Orokorrean iruditzen zait hezkuntza ez-formaleko eremuan askatasun handiagoa dagoela irakasteko garaian, izan ere, eremu hau ez dago legeen bidez hezkuntza formala bezain mugatua. Hala ere, nire etorkizunean Ikastola txiki batean ikusten dut nire burua aisialdian lana egitea baino estabilidade gehiago dagoelako, hau da, hezkuntza eremu formalean.

No hay comentarios:
Publicar un comentario