Aupa guztioi! klasean planteatutako galderari buruz "Zein da zuretzat ordenik egokiena?" hausnartzen egon ondoren, konklusio honetara iritsi naiz. Nire ustetan, ordenik egokiena gizarteratzea, hezkuntza eta kultura da. Hezkuntza eta kultura batera doazen kontzeptuak direla iruditzen zaizkit eta orduan kontzeptuak bi bloketan banatzen dira. Alde batetik gizarteratzea eta bestetik hezkuntza-kultura.
Azalpena eman ondoren, lehenengo pausoa zein eman beharko litzatekeen pentsatzen ibili naiz eta adibide baten bitartez nire ordena egoki azaltzen dela iruditzen zait
Adb: Haur bat zulo batean, gizartetik at edukiz gero, haurrak duen hezkuntza alperrikakoa izango zela iruditzen zait, izan ere, hezkuntza horrek bere balioa galduko luke. beraz, haurrek lehenik jasan beharremko faktorea gizarterzatzekoa izan beharko luke.
Bukatzeko hiru terminoen definizioak esplikatuko dizkizuet:
- Gizarteratzea: Nire aburuz, gizarteratzea gizarteko kide izatean datza. Jaiotzean gizarteko partaide bihurtzen zara eta hiltzean bukatu. Gizarteratze hitzak ez du esan nahi integratuta egon behar duzunik, beraz, gizakiok beti gizarteratuta gauden pertsonak gara.
- Hekuntza: jaiotzetik hil arte jasaten dugu ikaskuntza prozesua. hezkuntzaren barnean hiru atal bereizten dira; hezkuntza formala, ez formala edo informala.
- Formala: legearen markoan kokatzen den derrigorrezkoa.
- Ez-formala: legearen markotik at kokatzen diren jakintzak
- Informala: Famili, lagunarte eta kalean jasotzen dena.
- Kultura: definitzen zaila den kontzeptua iruditzen zait, baina, definitzen saiatuko naiz. Nire ustetan, kultura herri baten historia, ohiturak, hizkuntza... biltzen dituen kontzeptua da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario