martes, 24 de abril de 2012

GRANADAKO JUEZAK GAZTEI BURUZ DUEN IRITZIA!

LEHENENGO PARTEA                                             BIGARREN PARTEA

jueves, 8 de marzo de 2012

jueves, 23 de febrero de 2012

Neutrala eta Obejtibo izatea

Aupa Guztioi!! Gaur neutrala eta obejetiboaren esanahaiak azlduko dizkizuet, izan ere, bi kontzeptu hauek nahastea erraza da.
  • Neutrala: Neutrala da bere iritzia ematen ez duena, hau da, parte hartzen ez duena. Irakasleoi dagokigunez, neutral izateak, gure iritziak ez azaltzean datza.
  • Obejetiboa:  Bere sentimenak alde batera utziz egoera edo ekintza bat azaltzen duenean. Irakasleoi dagokigunez, objetibo izango litzake, gure pentsakerak alde batera utziz, ekintzak burutzea.
Kontzeptuak azaldu ondoren, nire buruari egiten diodan galdera da: Irakaskuntzan edo Hezkuntzan neutralak izan al gaitezke? 
Nire iritziz, irakaskuntzan zaila da neutral mantentzea, izan ere, zure sentimenek iritzi bat izaten laguntzen dizute eta iritzi hori gordetzen zaila dela iruditzen zait. Horrez gaina, ikaslegoaren adinaren arabera, neutralitate hori mantentzea garrantzitsuago dela iruditzen zait, izan ere, irakaslearen influentzia adin batzuetan handia izaten da.

miércoles, 22 de febrero de 2012

Gizarteratzea-hezkuntza-kultura

Aupa guztioi! klasean planteatutako galderari buruz "Zein da zuretzat ordenik egokiena?" hausnartzen egon ondoren, konklusio honetara iritsi naiz. Nire ustetan, ordenik egokiena gizarteratzea, hezkuntza eta kultura da. Hezkuntza eta kultura batera doazen kontzeptuak direla iruditzen zaizkit eta orduan kontzeptuak bi bloketan banatzen dira. Alde batetik gizarteratzea eta bestetik hezkuntza-kultura. 
Azalpena eman ondoren, lehenengo pausoa zein eman beharko litzatekeen pentsatzen ibili naiz eta adibide baten bitartez nire ordena egoki azaltzen dela iruditzen zait
Adb: Haur bat zulo batean, gizartetik at edukiz gero, haurrak duen hezkuntza alperrikakoa izango zela iruditzen zait, izan ere, hezkuntza horrek bere balioa galduko luke. beraz, haurrek lehenik jasan beharremko faktorea gizarterzatzekoa izan beharko luke.

Bukatzeko hiru terminoen definizioak esplikatuko dizkizuet:

  • Gizarteratzea: Nire aburuz, gizarteratzea gizarteko kide izatean datza. Jaiotzean gizarteko partaide bihurtzen zara eta hiltzean bukatu. Gizarteratze hitzak ez du esan nahi integratuta egon behar duzunik, beraz, gizakiok beti gizarteratuta gauden pertsonak gara.
  • Hekuntza: jaiotzetik hil arte jasaten dugu ikaskuntza prozesua. hezkuntzaren barnean hiru atal bereizten dira; hezkuntza formala, ez formala edo informala. 
    • Formala: legearen markoan kokatzen den derrigorrezkoa.
    • Ez-formala: legearen markotik at kokatzen diren jakintzak
    • Informala: Famili, lagunarte eta kalean jasotzen dena.
  • Kultura: definitzen zaila den kontzeptua iruditzen zait, baina, definitzen saiatuko naiz. Nire ustetan, kultura herri baten historia, ohiturak, hizkuntza... biltzen dituen kontzeptua da.

jueves, 2 de febrero de 2012

Aupa Guztioi!!!
Gaur ni irakasle izatean ze hezkuntza eremutan lana egiteko asmoa dudan azalduko dizuet!
Hasiera batean haur hezkuntzako gradua bukatzean nire asmoa ez da eskola batean irakasle aritzea, nire helburua aisialdi talde batean lana egitea da, beraz, hezkuntza ez-formalaren barruan. Nire iritziz, asialdi taldean izagarrizko lan bikaina egiten dute haurrekin eta esperientzia horiek bizitzea gustatuko litzaidake!!!
Horrez gain, nire pentsamenduetan ere badago haurrentzako ludoteka baten modukoa osatzea, horrenbestez, hezkuntza eremu ez-formalean arituko nintzateke!
Orokorrean iruditzen zait hezkuntza ez-formaleko eremuan askatasun handiagoa dagoela irakasteko garaian, izan ere, eremu hau ez dago legeen bidez hezkuntza formala bezain mugatua. Hala ere, nire etorkizunean Ikastola txiki batean ikusten dut nire burua aisialdian lana egitea baino estabilidade gehiago dagoelako, hau da, hezkuntza eremu formalean.

viernes, 27 de enero de 2012

Ikasketa prozesuko bizipenak!!

Aupa Guztioi!!
Nire lehen sarrera denez nik biziriko ikasketak azalduko dizkizuet, modu honetan, hobeto ulertzeko aukera izango duzue!!!
2 urte bete gabe nintuela Irurako Ikastolan izan zen lehen kontaktua ikastolarekin! bertan, 5 urte arte egon nintzen eta oroitzapen positiboak ekartzen dizkit. Haur Hezkuntzako nire gela 12 haur ginenez elkarren arteko harremana oso estua zen(gaur egun oraindik estua da).

5 urterekin Anoetako Ikastolara joan nitzen, izan ere, garai hartan Iruran Haur Hezkuntza bakarrik zegoen. Anoetako Ikastolan 15 urte arte iraun nuen, hau da, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza bukatu arte!
Anoetako oroitzapenak alde batetik positiboak eta bestetik negatiboak dira. Lehen Hezkuntza garaikoak oroitzapen hobeak dira Bigarren Hezkuntzakoekin alderatuz, izan ere, Bigarrenean iskanbila handiak edukitzen nituen irakasle zehatz batekin eta horrek buruauste handiak sortzen zizkiten. 

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza bukatzean Batxilergoa egitera Tolosako Laskorain Ikastolara igaro nintzen. Pertsonalki eta Ikasketari dagokionez, aldaketa handia izan zen, bertan, jende berri ugari ezagutu nintuen eta, nahiz eta, klasean 13 izatetik 33 izatera pasa, oso giro ona zegoen klasikideen artean. ikasketari dagokionez, gorakada izugarria egin nuen eta horrek eragin du, gaur Haur Hezkuntzako gradua ikasten egotea!!!!!